XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6- URTEETAKO HAURRENTZAKO.

OHAR GISARA.

SARRERA.

Morfosintaxiaren deklinabidea, aditza eta joskera arloak hamabostaldiko unitateetan sailkatuko ditugu.

Teorikoki gai bakoitzak bi hamabostaldi bereganatuko ditu.

Hamabostaldi bakoitzean modelo bat eman arren bi egunetik behin, egiturak errespetatuz, aldatu beharko genituzke ariketak.

Entzuketa arloan sartu ditugu joskera ariketa guztiak.

Morfosintaxi arloa lantzeko entzunketa eta errepikaketa sailak bereizi egin ditugu.

ULERMENA.

Irakasleak irakurketa ozenez irakurriko ditu esaldi guztiak, eta patxadaz.

Haurrek entzun baino besterik ez dute egin beharko.

Lehenengo bi egunetan, ulertzen ez denaren azalpena egin beharko litzateke.

ERREPIKAKETA.

Aurrekoaren ondoren irakasleak esaldi guztiak bi aldiz errepikatuko ditu, haurrei, banan bana errepika araziz beste bi aldiz (taldeka, banaka, guztiak, aukeran).

Bi ekintza hauek egunero bi une desberdinetan egin ditzakegu, goizez eta arratsaldez, ikastaldien haseretan.

8-10 minututan egiteko gauza bat da.